'Tomatera'-k Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatuko dau ezustekorik egon ezean
· 0:05
Deustura osterea egin dogu asteon Jokoan irratsaioan. Izan be, Tomatera ontzia KAE-1 ligako liderra da, estropada biren faltan. Beraz, oso bideratuta dauka Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatzeko txartela traineru bizkaitarrak. Horren harira, Aitor Altzibar, Deustu Arraun Taldeko entrenatzaileagaz berba egiteko aukerea izan dogu. Altzibar oso pozik agertu jaku orain arte lortutako emaitzekaz eta autortu deusku ez ebala espero hain goian egotea denporaldi hasieran. Izan be, Deustuk 159 puntu eskuratu ditu dagoeneko aurtengo denporaldian. Halanda be, lehia oso estua dauka Zarauzko Enbataga
Denporaldi honetan jokatu diran estropada guztiak irabazi dauz Arraun Lagunakeko emakumezkoen traineruak
Euskotren Ligan lehiatzen diran zortzi traineruetatik bat bera be ez da Bizkaikoa. Halandabe, badira Bizkaiko arraunlari batzuk emakumezkoen gorengo mailako traineruetan. Arraun Lagunak, aurreko denporaldian ligea eta Kontxa irabazi ebazan traineruan, ondarrutar bi, Mar Larrea eta Nagore Osoro patroia, lekeitiar bat, Jule Arkotxa eta elantxobetar bat, Zuberoa Egurrola dabilz arraunean. Zuberoa Deustuko traineruan hasi zan eta bertan lau denporaldi egin ostean, Hondarribiara joan zan Euskotren Ligan lehiatzera. Urtebetez ibili zan Ama Guadalupekoan eta handik Donostiara joan zan, Arraun Lagunak
Lehen jardunaldian gertatutakoa aztertu dogu Jokoan tarteko arraun tertulian
Ez zan ezustekorik egon Eusko Label Ligako lehen jardunaldian, eta Oriok, faborito nagusiak, nagusitasunez irabazi eutsen aurkariei Madrilgo Riosequilloko urtegian jokatutako erlojupeko estropadan. Traineru horia arerioak baino azkarrago ibili zan, eta ia zortzi segundoko aldea lortu eban Zierbena eta Donostiarrarekiko. Bermeo-Urdaibaik laugarren postuarekin konformatu behar izan eban, hamar segunduko zigorra jasota ganera. Sailkapeneko azken bi postuak saihesteko borrokan, Galiziako ordezkari biak, Chapela eta Ares, izan ziran kaltetuenak. Isuntza ondo hasi zan baina hamargarren geratu zan az
Astilleroko errekan jokatuko da lehen estropadea zapatuan, eta Pasaian jokatuko da bigarren bigarren jardunaldia domekan
Emakumezkoen Traineru Elkarteak antolatzen dauen ligako lehen estropadak jokatuko dira datorren astegoienean. Zapatuan erlojupekoa jokatuko da Astilleroko errekan eta domekan Pasaiako eremuan jokatuko da bigarren jardunaldiko estropadea. Bizkaiko bost traineru lehiatuko dira aurten emakumezkoen bigarren mailan: Kaiku, Deusto, Ondarroa, Isuntza eta Portugalete. Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean bost traineruetako ordezkariekaz egin dogu berba. Iker Cortes Ondarroako entrenatzailea, Ainhoa Escobal Kaikuko arraunlaria, Peter Zendoia Isuntzako entrenatzailea, eta Leire Belasko Portugaleteko ar
Bizkaiko hiru arraunlari dabilz Arraunen: Zuberoa Egurrola, Jule Arkotxa eta Mar Larrea
Espainiako txapelketak jokatu dira astegoien honetan Galiziako uretan, Meiran, Moañan. Gizonezkoetan Oriorentzat izan da garaipena; bigarren Donostiarra sailkatu da, 12 segundora; hirugarren Zierbena, 18ra; eta laugarren Cabo, 56 segundora. Emakumezkoetan, Arraun Lagunak izan da irabazle, 10 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Bigarren Astillero izan da, bederatzi segundora; hirugarren Perillo; eta laugarren Tiran, azken biak 30 segundora. Ez da Bizkaiko ordezkaririk egon emakumezkoen estropadan, baina bai Bizkaiko ordezkaritzea Arraun Lagunak-en tostetan: Jule Arkotxa lekeitiarra, Zuberoa E
Aurrelari gernikarrak bost hilabete emon dauz ukondoan izandako ebakuntzaz errekuperatzeko
Xabi Barandika zuriz jantziko da barriro be, bost hilabeteko errekuperazino prozesua atzean itxi ostean. Aurrelari gernikarrari ebakuntzea egin behar izan eutsoen ukondoan, bertan jasotako pelotakada batek eragindako kalteak osatzeko. Barandikagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta esan deusku irrikaz dagoala barriro jokatzen hasteko, oso gogorra izan dan errekuperazino prozesua gainditu ostean. Barandikak Jon Zabalagaz batera jokatuko dau Mungiako torneoan. Lehenengo partidua eguena honetan jokatuko dabe Goixerri eta Lekerikak osatutako bikotearen aurka. Domekan beste p
Presidentearen ustez, alemaniarraren jokatzeko estiloak bat egiten dau Athletic zalearen gustoko futbolagaz
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez Futbol Zuzendari Nagusiak lehenengo talde bien denporaldiaren balantzea egin dabe San Mamesen emondako prentsaurreko luze batean. Presidenteak ez dau inolako zalantzarik izan denporaldia "etsigarritzat" joteko, batez be ligan egindako ibilbide eskasean oinarrituta; izan be, taldeak hamabigarren postuan amaitu eban. «Banakako zein talde mailako autoexijentzia handiagoa behar dogu», adierazo dau Uriartek. Ernesto Valverderen lau urteko etaparen ostean hartutako lehenengo neurri nagusiak Edin Terzic dauka izena. «Asko sinesten dau Athle
Bermeo-Urdaibai seigarren geratu zan Euskadiko txapelketan irabazlearekiko ia minutu erdi galduta
Euskal Herriko traineru txapelketak ez dau emaitza onik ekarri Bizkaiko ontzientzako. Izan be, gizonezkoetan zein emakumezkoetan lehiatutako zortzi ontziak sailkapeneko azken postuetan geratu dira. Bermeo-Urdaibai, Bizkaiko txapelketako irabazleak hirugarren postuan amaitu eban bigarren txandan, Orio eta Donostiarraren atzetik. Ganera, lehen txandako Hondarribiak, Getariak eta Zierbenak hobetu egin eben Bou Bizkaiaren denporea. Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Berak autortu dau, oso egun gogorra izan zala domekakoa eurentzako. “Goizerik o
Bermeo-Urdaibaik irabazi dau Bizkaiko traineru txapelketea hogeta hiru segunduko aldea kenduta bigarrenari, Isuntzari
Bou Bizkaia nagusitu zan Bizkaiko traineruen txapelketan, Isuntza eta Zierbenaren aurretik. Laugarren postua Santurtziko ontziarentzat izan zan, eta lau traineru honeek hartuko dabe parte datorren domekan Getariako uretan jokatuko dan Euskadiko Txapelketan. Urdax Antepara Urdaibaiko arraunlariagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Arraunlari bilbotarra pozik agertu da Lekeition egindako estropadeagaz. “Lortutako emaitza onak dinosku bide onetik ari garala lanean”. Zierbena, igaz Mundakan jokatutako edizinoan Bizkaiko txapeldun izan zana, eta Urdaibai ziran faborito nagusiak Lekeitioko estr
Bermeon goi-mailako zesta-puntariak izango dira Arrain Azokaren astegoienean
Astegoien honetan hainbat jarduera eta ekimen izango dira Bermeon, Arrain Azoka dala eta. Urtero lez, kirola ez da faltako eta esku-pelota partiduaz aparte, zesta-punta be protagonista izango da. Itsasoko sareetatik frontoiko sareetara lelopean, Tuna Jai Alai Cup txapelketa jokatuko da domekan. Arrantza kulturagaz eta bereziki Bermeoko Arrain Azokagaz lotura estua daukan txapelketa da, eta horregaitik Bermeoko enpresek protagonismoa izango dabe frontoian. Ez ohikoa dan kiniela modalidadean jokatuko dabe bost bikotek, eta bikote bakotxa Bermeoko enpresa baten ordezkari izango da, hau da, bikote
Mikel Estrada: "Tako honeek mina guztiz kendu ahal dabe"
Pelotari guztien zorigaiztoa eskuko mina izaten da. Denboraldian zehar pelotariek eskuetatik asko sufritzen dabe, eta askotan, partidu batzuetan deskantsua hartu behar izaten dabe eskuetako mina sendatzeko. Gaitz honen aurrean, Mikel Estrada Unamunzagak Masterreko lana burutu eban. Amaierako lana esku pilotako takoen inguruan egin eban. Bere helburua, tako barri batzuk sortzea zan, pelotariek ahalik eta gutxien sufritzeko eskuetatik, eta posible bazan, minik ez sufritzeko. Lana hain ona izan zan, beste enpresa eta pertsona batzuen laguntzeagaz, Mikel Estradaren takoek profesionaletara egin ebe
Bermeoko Ziklistek eta Nafarroako El Patorrillo txirrindulari peñak 'Bizitzaren alde' erronka solidarioa antolatu dabe
Bermeoko Ziklistek eta Castejoneko 'El Patorrillo' peñak egun biko erronka solidarioa egingo dabe. Maiatzaren 9an eta 10ean, Bizitzaren alde alkartasun erronkea hain zuzen be. Bermeoko Ziklistek taldeak, Castejoneko 'El Patorrillo' Txirrindulari Peñegaz batera, 450 kilometroko joan-etorria egingo dabe zapatuan eta domekan. Minbiziaren Aurkako ekimen honetan batutako dirua gaixotasunaren aurkako borrokara bideratuko dira. Horregaz batera, herritarrei parte hartzeko hainbat bide eskaini deutse, alkartasunaren sarean bakotxak bere ekarpena egiteko aukera zabalduz. Erronkak bere une beroena domeka
Unai Perez: "Portugalgo Kopako finala jokatzea itzela da guretzat"
Futbolean, Kopa txapelketak beti izan dira bereziak eta talde askoren lorpenik handienak txapelketa honetan lortu dira. Azken urteetan, formatu barriagaz, talde apalek edo aurrekontu urriagoa daukienek, zeresan handia emon dabe. Azkena, eta historia egiten dabilena, Portugalgo Torreense taldea da. Portugalgo bigarren mailako taldea da eta maiatzaren 24an Taça de Portugal-eko (Portugalgo kopa) finala jokatuko dabe Sporting Portugalen kontra, Athletic txapeldunen ligatik kanpo itxi eban taldearen kontra. Portugalgo talde honetan Unai Perez ondarrutarrak jokatzen dau. Athletic-eko harrobian, Logr
Beñat Igarza: "Urteetan gogoratuko dogun finalerdia izan zan"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu izango dira Altuna eta Ezkurdiaren aurkariak Binakako Txapelketa Nagusiko finalean. Baikoko bikoteak 22-21 irabazi eutsan domekan Elordi eta Zabaleta bikoteari, urte askoan gogoratuko dan finalerdi handi baten. Adarraga frontoia eszenatoki ezin hobea izan zan momentuz txapelketako partidu onena jokatzeko. Danetarik izan eban partiduak: pelotarien maila oso altua, markagailua irauli eben garaileek eta polemikea. Polemikea izan zan protagonista partiduaren azken txanpan. Guzti hori Pelota tertulian jorratu dogu, Jokoan irratsaioan, Cesar Ortuzarren (Deiako kazetari
Euskadiko Indoor Apnea Txapelketa ospatuko da bihar Bilbon
Martiaren 14an, zapatuan, jokatuko da Bilboko Artxandako Kiroldegiko igerilekuan Euskadiko Indoor Apnea Txapelketea. Open kategoriak Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste bost autonomia erkidegotako 23 kirolari bilduko dauz. Besteak beste, bertan izango dira Gari Iruretagoiena eta Eider Gutierrez, apnea estatikoko egungo Espainiako txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren. Parte-hartzaileak maila handia erakutsiak dira aurrekoetan, izan be, hainbat apneistak 8 minututik gorako markak daukez apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea dina
Jokin Zabala: "Gogoak eukitea da halako lasterketa bat antolatzearen gakoa"
Unibertsitateko lan bat moduan hasi zana, bere hamargarren edizinoan Euskadiko txapelketaren parte izango da. Labur esanda, baina hori da Kolazino Mendi Egunak lortu dabena. Jokin Zabala, lasterketaren zuzendaria eta gaurkoan gurekin Jokoan irratsaioan izan danak, unibersidadeko lan bat moduan hasi eban ekitaldi hau. Orduko IVEF ikasten ebilen eta menditik korrika egitea gustuko eukan. Osagai bi honek batuz gero, unibersidadeko lan bat Bedian antolatutako mendi lasterketa baten oinarritu eban. Lana hain izan zan ona eta borobila, 20 urte eukazala Jokin Zabalak teoria hori praktikan jarri ebala
Gontzal Galan: "Ez dot uste Ernesto Valverde datorren denboraldiko AThleticen entrenatzailea izango danik"
Munduko kontseiluko kide barria izango da aurrerantzean Euskal Herria
Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzinoak mugarri historiko berriak ezarri dauz Mastertonen, Zeelanda Berrian, ospatu dan Golden Shears and Woolhandling Munduko Txapelketan. Alde batetik, Euskal Herriko selekzinoa lehen aldiz lehiatu da mundu mailako txapelketarik handienean eta, beste alde batetik, Munduko Kontseiluko kide barria izango da aurreratzean. Euskal Herriko selekzinoa munduko moztailerik eta artilaririk onenegaz batera ibili da lehian. Nazinoarteko lehiaketa handienean parte hartzea “sekulakoa” izan da, esperientzia “ahaztezina”. “Izugarria maila, exijentzia, giroa,
Imanol Magro: "Ezustekoa da Altuna eta Ezkurdia finalean egotea"
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira Binakako Txapelketako lehen bikote finalista. Domekan Ogeta frontoian Laso eta Albisuri irabazi eutsien, txapelketako bikote onenari eta faboritoei. Altuna eta Ezkurdiak osatutako bikotea txapelketako momenturik onenean da, azken sei partiduak jarraian irabazita. Laso eta Albisu, barriz, txapelketako momenturik garrantzitsuenean beherakadea emon dabe. Halanda be, bikote honek datorren astegoienean hil ala biziko partidua izango dabe Elordi eta Zabaletaren kontra. Irabazten dauan bikoteak, Altuna eta Ezkurdiaren kontra jokatuko dabe finala datorren hilaren
Athleticeko erdilariak dino dana emotera urtengo dabela Anoetan baina zoratu barik, partidua luzea izango da-eta
Denporaldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko dau Athleticek eguazten honetan Realaren aurka Anoetan. Kopa txapelketako finalerako sailkapena dago jokoan. Talde gipuzkoarra da faboritoa, joaneko partiduan 0-1 irabazi ebalako eta zaleriaren babesa eukiko dauelako. Halandabe, Ernesto Valverderen gizonak ezustekoa emoten ahaleginduko dira. Egia esateko, zuri-gorrien gol bakar batek bardindu egingo leuke kanporaketea. Hori bai, Athleticek aurreko partiduetan baino maila hobea emon beharko da Anoetan finalerako sailkatzeko aukerak izateko. Unai Gomez Etxebarria, Athleticeko jokalariagaz egin dog
Athleticen tertulia: "Reala gainbaloratua dau Athleticen kontra ondo jokatu ebalako"
Mikel Bizkarra eta marea laranja martxan dira!
Mikel Bizkarra (Mañaria, 1989) txirrindulari bizkaitarrak bere 16. denboraldia hasi barri dau txirrindularitzan profesional mailan. Orbea Continental, PinoRoad eta Euskadi Basque Country Murias taldeetan ibili ostean, 2020an Euskaltel Euskadik fitxatu eban, marea laranjaren erreferenteetako bat izateko. Itzuli handietan, 5 aldiz parte hartu dau Espainiako Itzulian, bere sailkapen onena hamazazpigarrena izanda 2018an. Urte hartan be bigarren izan zan Aragoiko itzulian, mendiko mailota jantzi eban eta etapa bat irabazi. Pasa dan astegoienean Andaluzian izan da Euskaltel Euskadi. Taldeko bik min
Cesar Ortuzar: "Final erdietan ez dagoz lau bikote onenak"
Eskuz binakako txapelketa bere txanpa erabagigarrenean sartu da. Finalerdiak astegoien honetan hasiko dira. Laso eta Albisu bikoteak lehen postua lortu eban kanporaketako ligaxkan, 14 partidutik 13 irabazita. Bigarrenak, eta beraz, sailkapena zuzenean lortu daben beste bikotea, Elordi eta Zabaleta izan dira. Mallabiarra, barriro be, finalerdietako ligaxkan izango dogu. Beste sailkatu biak, Altuna - Ezkurdia eta Jaka - Iztueta bikoteeek, play-offak jokatu behar izan dabez. Gaurko tertulian, play-offak aztertzeaz gain, datozen finalerdien inguruan be berba egin dogu Imanol Magrok (Berriako kazet
Benat Amadek eta Beñat Elorrietak 1.000 euroko aizkora apustua egin dabe
Herri Kiroletan ohikoa da apustuak egitea. Normalean ikusleek kirolariek egingo dabenaren ganean apustu egiten dabe, baina kirolari batek beste bati apustua egitea be gertatzen da. Kasu honetan aizkoragaz izango da erronka. Benat Amadek eta Beñat Elorrietak apostua egin dabe. 10 kanaerdiko ebagi beharko dabez eta 1.000 euro dagoz jokoan. Getxoko Probalekuan izango da martiaren 21ean. Hor ikusiko doguz aizkolari bi aurrez-aurre, teknika, indarra eta sendotasun mentala neurtzen. Zelan suertau dan apostua eta kirolari batek zelan egiten deutson aurre horrelako erronka bati jakiteko, apustuko prot
Athleticen tertulia: "Aresori aukera gehiago emon behar jakoz"
Athleticek bihar jokatuko dau Elxeren kontra San Mamesen. 25. jardunaldira azken partidu biak irabazita heltzen da Ernesto Valverderen taldea. Hirugarren garaipena jarraian katiatu gura dabe, ligea halan hasi eben. Aurrean Eder Sarabiaren Elx izango dabe. 2026an oraindik ez dabe garaipena ezagutu eta liga txapelketan zehar ez dira gai izan etxetik kanpo irabazteko. Athleticek Elxeren bolada txarra baliatu gura dau zaleen aurrean hiru puntuan lortu, sentsazino onak berreskuratu eta Europako postuetara hurbiltzeko. Gaurko tertulian Oihane Irazu, Gontzal Galan, Ramon Basaldua eta Beñat Igarza iza