
Episodes
Reading the feed…

Reading the feed…
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Obsession eta umeentzako saioan Rufus, igeri egiten ez zekien sugea filmea ikusteko aukera izango dogu eta nagusientzat El ser querido (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). David Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz.
Gaurko Farmazia tartean, Juan del Arco farmazialari eta kolaboratzaileagaz ebola izan dogu berbagai, gaurkotasun handiko gaia dalako. Gaixotasun infekzioso horren agerraldia historiako bigarren handiena da, eta aurreko agerraldietan baino azkarrago ari da zabaltzen. Del Arcok azaldu deusku ebola birus batek eragindako gaixotasuna dala eta, batez be, kutsatutako pertsonen gorputzeko fluidoekaz kontaktu zuzenaren bidez transmititzen dala. Horrez gain, gaixotasunaren jatorriaz eta animaliek ebolaren transmisioan daukien zereginaz be egin dogu berba. Saioan zehar, ebola gizakiengana zelan heltzen
Juan del Arco botikariak melanomaren kontrako txertoagaz egindako saiakuntzen emaitzen inguruan egin deusku berba gaur. Asteon zalapartea eragin dau gaiak eta horren garrantzia nabarmendu deusku. Erabilgarri egoteko data zehatzik ez dagoala esan deusku eta argitu deusku ez dala prebentzinorako txertoa, melanoma dabenekin erabilteko baino. Beraz, eguzkiaren aurrean babesteko beti aitatzen diran neurriak hartzea komeni dala.
Azken asteetako dinamikeari jarraipena emonda, animalia pozoitsuen hozkadei buruz egin dogu berba astegoien honetako Farmazia tartean Juan del Arco geure botikariagaz. Jendeari ezaguna egiten jako sugegorriaren hozkada arriskutsua dala. Hori dala eta, suge bat ikusten dogunean, aldendu behar gara, baina ez gara hiltzen saiatu behar. Izan be, sugeak ekosistemak mantentzeko eta karraskarien izurriteak kontroletako garrantzitsuak dira. Hozkadei jagokenez, dagozan hozkada motak aztertu doguz eta horreek eragiten dabezan sintomak be. Amaitzeko, sugegorri baten ziztadaren aurrean zelan jokatu deskub
Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat La Patrulla Canina: La dino película eta nagusientzat Palestina 36 egongo dira ikusgai. Plataformak Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: Un hijo propio dokumentala, Mourinho dokusaila eta Sobre ruedas, Mi brillante carrera, El peso de la ley eta Moria telesailak. Pr
Atrapa un millón pelikulea ikusteko aukerea dago astegoien honetan Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. David Madarietak azaldu deuskunez, komedia da eta barre batzuk egiteko aukerea eukiko dogu. Netflixeko estreinaldiei dagokienez, hurrenego honeek izan dira asteon: Pollo a lo grande, una conspiración de comida rápida dokumentala eta El escándalo de Truston dokusaila. Telesailetan, Muertos S.L., Cien años de soledad, Acaramelados eta Gatos callajeros. Pelikula bat be estreinau dabe asteon, La heroína del moño, Japoniako manga filmea. Amazonen, JFK, caso revisado eta Sterling poing telesaila e
Juan del Arco botikariak esan deuskunez, bularra emoten dan bitartean hartzeko moduko botika ugari dago, baina beti be medikuak aginduta eta eta neurriz hartu behar dira. Askotan agertzen da kezkea, edoskitzean botikarik hartu ahal ete dan. Del Arcoren esanetan, nahiz eta amak hartu, umeei ezertan eragiten ez deutsien sendagai ugari dago. Parazetamola eta ibuprofenoa hartzeko arazorik ez dago, neurrian beti be, eta ahalik eta dosirik txikiena. Dana dala, hau danontzako gomendioa da eta ez bakarrik titia emoten dagozan emakumeentzako. Badagoz edoskitzean hartzeko moduko antibiotiko eta antifuni
Marmoka, Portugaleko karabela eta saburdinen ziztaden ingurukoak azaldu deuskuz gaur Juan del Arco botikarioak. Ziztada mingarriak dira kasu guztietan eta batzuetan konplikazinoak be eragin leikiez, norbere osasun egoerearn arabera. Egokiena holako ziztadak saihestea da, baina beti ez da posible izaten. Holan ba, marmoka, portugaldar karabela eta saburdinen inguruko hainbat informazino emon deusku eta ziztadei aurre egiteko gomendioak.
Gaur, bihar eta etzi Spiderman: brand new day ikusteko aukerea izango dozue Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Spiderman-en azken pelikuleaaren estreinaldia, beraz. Netiflix-en dokumental bat, hiru telesail eta pelikula bat estreinau ditue. Comback salvaje dokumentala; Furioso, Proyecto final eta Bomba en el Pan Am 103 telesailak; eta El diablo se viste de Prada 2 pelikulea. Amazon-en telesail bi eta beste horrenbeste pelikula. Teleisailak El homenaje eta Bad Man (animazinozkoa), eta pelikulak La boca del diablo eta Evolution (animazinozkoa).
Udako gai errepikakorra eta lagun deserosoa da. Eltxoen ekintza-garaia udabarritik udagoienera luzatzen da eta tenperaturak jeisten diranean, leku ilun eta hezeetan babesten dira. Horregaitik udan lasaitasun eta konfidantza osoagaz mobiduten dira geure inguruan. Zapatuetako Farmazia tartean, Juan del Arcok eltxoen ezaugarriei buruz berba egin dau. Eltxo arruntari (Culex pipiens), eltxo tigreari (Aedes albopictus) eta Japoniako eltxoari (Aedes japonicus) buruz gehiago jakiteko aukerea izan dogu. Garrantzitsua da eltxoak kontroletako neurriak hartzea, baina behin ziztada igerri dogunean, trateta
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Obsession eta umeentzako saioan Minions & Monsters filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). David Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina guretzako interesgarriak izan diran pelikulak be gogoratu doguz.
Euskorpora ekimenaren bidez hizkuntza eskubideak bermatu gura ingurune digitalean, hizkuntza gitxituei be lekua eginda, tartean euskereari. Holan ba, Adimen Artifizialari euskerea ulertzen eta euskeraz berba egiten irakatsi gura jako. Gaur egun normaltzat joten dogu hizkuntza nagusietan Adimen Artifiziala normaltasunez gauza askotarako erabiltea, baina ez gitxituetan. Euskorporan egoera honi bueltea emon gura deutse eta lanean hasita dagoz. Igazko martian emon zituen lehen pausoak, hamabi bat pertsonako lantaldea da eta eragile pilo bategaz dabilz lanean, tartean pubikoekin, besteak beste, Biz
Elgetan egun handia, azoka eguna. Baserritarren produktuak, ganadua eta danetarikoa dago bertan. Ibon Unzetabarrenetxea alkateak azaldu deuskunez, elgetarrentzat egun handia da hau. Gaur egun lehen sektorea urrituz doa, baina eurak eutsi nahi deutse, merezi dauela eta.
Irratian lan egiteak gauza on asko emoten deutsoz egunero ikasi eta besteen ikuspuntua ezagutu gura dauanari. Dana izan leike ikasteko atxaki bat eta ia edozeinek dauka zeozer interesgarri irakatsi edo erakusteko. Baina badagoz batzuetan pertsona bereziak eta askotan kostetan da alkarrizketari amaierea emotea. Normalean esperientzia eta estropezuak izaten dira geure irakaslerik onenak, baina horrela izateko oinarri bat behar dogu. Oinarri horreetako bategaz berba egiteko aukera izan dogu gure estudioan, baina seguru berak ez dauala hori onartuko eta ganera, bere esanetan, sormenak ikasitakoa h
Zazpi Itsasoak (Ocean 's Seven) erronkea munduko uretako maratoirik zorrotzena da. 2008an sortu eban Ur Irekietako Igeriketako Munduko Elkarteak (WOWSA), eta planetaren inguruan zazpi kanal edo itsasarte espezifiko ugerrean gurutzatzean datza. Munduko erronkarik gogorrenak hartzen dauz: Iparraldeko kanala, Cookeko itsasartea, Molokaiko kanala, Mantxako kanala, Katalinako kanala, Tsugaruko itsasartea eta Gibraltarko itsasartea. Iskander Sagarminaga, ugerlaria, eta bere bide-lagun Eider Eibar, marrazkilari eta ilustratzailea, munduko erronka gogor horretan murgilduta dagoz. Iskanderrek indartsu
Bagilaren 14tik 21era Gizonezkoen Osasunaren Nazinoarteko Astea ospatuko da, eta bagilaren 11a Prostatako Minbiziaren Munduko Eguna izan zan. Horri buruz egin dogu berba Juan del Arco farmazialariagaz Farmazia tartean. Prostatako minbizia izan da gaurko gaia, eta Juan del Arcok tumore mota horren intzidentziari, hilkortasunari, kokatutako eta zabaldutako minbiziaren tratamenduei buruz egin deusku berba. Hau da, terapia gidatua, immunoterapia eta erradiofarmakoei buruz. Euskal Autonomia Erkidegoan prostatako minbizia detektetako proiektu pilotu bat dago eta gaurko programan horrelako ekimenetan
Ziraun 2022. urtean Gernika-Lumon sortutako musika taldea da. Rock alternatibo lez kokatuko dabe batzuk, ikutu ilunakaz abesti batzuetan. Baina etiketaz aparte, talentu handiko musikariek rock melodikoa egiten dabe ahots bereizgarri eta indartsuagaz, eta euskerazko letra sakonakaz, oreka eta zentzu osoa hartzen dauan soinu bat lortuz, barrutik urteten dan horretakoa. Jaione Auzmendik (abotsa), Asier Moralesek (gitarra), Ibon Bilbaok (gitarra), Mikel Condek (baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osotzen dabe taldea. Plazer bat izan Jaione, Asier eta Pellogaz Bizkaia Irratiko estudioan alkartzea.
Aupa Bizkaia programan EHUko irakasle eta ikerlari desbardinek parte hartu dabe Zientzia tartean. Denporaldi honetan, domekaro izan dogu aukera, arlo desbardinetan adituak diran zientzialariak entzuteko. Gaur denporaldiko azken Zientzia tartea izan dogu eta Maitena Urberuaga odontologoa eta EHUko irakaslea izan da geugaz, biofilmaren ganean jakin behar doguna kontetako. Aho-barrunbean 700 bakterio espezie dagoz, gitxi gorabehera, eta ahoko mikrobioma osotzen dabe. Mikrobiomak ekosistema bakarra eta askotariko mikrobio-organismoak daukaz, metabolikoki eta fisikoki alkarri eragiten deutsienak. M
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Todo lo que fuimos filmea ikusteko aukera izango dogu, zapatuan eta domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). Todo lo que fuimos pelikulea gertaera historikoetan oinarritutako familia-istorioa da. Hanan izeneko gazte palestinarrak, Zisjordaniako protesta baten, bere familia osoaren bizitza astinduko dauan gatazkan murgilduta ikusten dau bere burua. Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kon
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman El Drama eta umeentzako saioan Fleak filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina guretzako interesgarriak izan diran pelikulak be gogoratu doguz.
Gaur egungo egoera kezkagarriei zelan egiten deutsegun aurre, gizarte moduan definiduko gaitu. Idea hori oinarri hartuta, Sweet Rage talde bizkaitarrak single barria sortu eta aurkeztu dau: Isiltasuna entzungo da. Sweet Ragegaz egin dogun alkarrizketa honetan taldea, musikea eta bereziki taldekideak hobeto ezagutu doguz, eta oso ondo pasau dogu ganera. Gure estudioan izan dira Cris Ibarra (abeslaria), Ainge Guerrero (bajujolea) eta Christophe Tytgat (tekladu edo programatzailea). Taldearen hasieratik, metala ahots gozo eta melodikoagaz batu dabe soinu propio bat sortzeko, eta askotan aldarrika
Zientzia tarteko konbidadua Xabi Aretxabala neurozientzialaria eta EHUko irakaslea izan da. Gaurko saioan maiatzan azaleratu dan artikulu baten ganean berba egin dogu. Aurrekoan bezela, barrikuntza handia suposau leuken ikerketa bat aurkezten dau artikuluak. Good vibrations: Sternal vibration enhances white matter density and interoceptive awareness deitzen da artikulua, eta aztertzen dau ea bularrezurrean aplikatutako bibrazino leunak, mindfulness meditazinoagaz batera erabilita, trauma eta disoziazino sintomak dabezan pertsonengan garuneko aldaketa neuroplastikoak eta hobekuntza psikologikoa
Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Jugada maestra filmea ikusteko aukera izango dogu, zapatuan eta domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean (www.zinemazaleak.eus/es/takilla). Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina guretzako interesgarriak izan diran pelikulak be gogoratu doguz.
Zientzia tartean Estitxu Txurruka itsas-bioplogo eta EHUko irakasleak, aurrekoan lez, gai interesgarri eta kuriosoa ekarri deusku. Aurreko saioan jakin gendun aingiraren atzean biologiako istorio harrigarrienetako bat ezkutatzen dala. Oraingoan kaxalote edo zeroiaren inguruan pentsetan zan gehiegikeri bat, behar bada, ez zala hain gehiegikeria azaldu deusku Estitxuk. Kaxalotea zetazeo bat da, hau da, aireko oxigenoa arnasten dauen ugaztuna. Jakin behar dogu, zetazeoen barruan, mota bi dagozala: bizardunak eta hagindunak. Kaxalotea, hagindun zetazeoa da, haginak daukazan planetako predatzaile h
Hantabirusak, batez be, karraskarien bidez hedatzen dira. Gaixotasun larriak eta heriotza eragin leikiezan birusen familia bat da. Birus horreek hainbat gaixotasun eragiten dabez, hantabirusak eragindako birika-sindromea eta guntzurrun-sindromea dauen kalentura hemorragikoa, adibidez. Baina jakin behar dogu, pertsonen artean kutsatzeko probabilidadea oso txikia dala eta kasu sintomatiko bategaz kontaktu oso estua eta zuzena daben kasuetan bakarrik gertatzen dala. Azken egunetan bonbardaketa bat bizi izan dogu Hantabirusaren inguruko informazinoagaz eta horren inguruan gauzak argiago eukiteko,