
Herri anitza
Euskal Herrian bizi garen kultur komunitateak ezagutzeko tartea da hau, herri anitza garelako. Marian Beitialarrangoitiak Euskadi Irratian landutako edukia. EITB Mediak GUAU plataforman argitaratua.
Episodes
Reading the feed…

Euskal Herrian bizi garen kultur komunitateak ezagutzeko tartea da hau, herri anitza garelako. Marian Beitialarrangoitiak Euskadi Irratian landutako edukia. EITB Mediak GUAU plataforman argitaratua.
Reading the feed…
Stanislava Tsankova eta Nevyana Syarova Bulgariakoak dira. Euskal Herrian bizi dira baina jaioterriko berri badute, senideekin duten harremanari eusten diote eta haien bidez dakite hango berri. Lehena txikitan iritsi zen Nafarroara, bigarrena berriz heldutan Irunera. Eurogunean sartu eta euroa erabiltzen hasi diren urtean, txanpon aldaketak ekarri duenaz mintzatu gara beraiekin, besteak beste.
Kevinth Cardona 3 urterekin iritsi zen Ondarroara eta bertan bizi da amarekin, baina badu Calira, senideak ikustera, joateko ohitura. Amak, erretiroa hartzen duenean, Kolonbiara itzultzeko asmoa du, Kevinthek aldiz E.H.an ikusten du etorkizuna. Sandra Cuervok ere ez du Kolonbiara itzultzeko asmorik, ondo dago Hernanin. Bertan osatu du familia, bere haurrak han ari dira hazten eta gustura dago. Heldutan iritsi zen Euskal Herrira. Bakoitzaren bizipenetatik hurbildu gara Kolonbiara.
Fatima, Housinne eta Khadija-ri eskatu diegu laguntza Maroko hobeto ezagutzeko.Azken biek jaioterria dute, Fatimak ama du bertakoa, bera Urnietan jaio zen.Housinne Yagoubi anai arrebekin batera iritsi zen Espainiara, aitak familia elkartzeko eskaria egin ostean eta lanak ekarri zuen anaiarekin batera Nafarroara.Khadija El Ghaouti oporretara etorri zen eta berak hautatu ez zuen arren, hemen geratu zen. Ikasketak errepikatu eta erizain lanean dihardu egun.Fatima Fernandezen kasuan, ama etorri zen Euskal Herrira eta bertan familia osatu. Udan joan izan da Marokora familia bisitatzera.
Aitor Kinyu Jiang eta Elene Mengyu Larrinaga gonbidatu ditugu Txinari buruz hitz egitera. Oso bizipen ezberdinak dituzte. Aitor Bergaran jaio da, gurasoak, biak dira Txinakoak eta berak ere badu bertako nazionalitatea. Elene berriz jaio berritan abandonatu zuten, eta gurasoek bertatik Euskal Herrira ekarri eta bizitza Gurutzetan egin du, ez da inoiz Txinara itzuli. Elenek arrazakeria pairatu du eta bere jaioterriarekiko harreman gatazkatsua izan du. Aitorrekin hitzordua gurasoek Bergaran duten jatetxe txinatarrean egin genuen eta aitarekin hitz egiteko aukera ere izan genuen. Elene eta Marenek
Damian Pedrosa, Patxi Ibarguren, Sebastian Ustarroz, Andoni Martinez de Ustaran eta Marcial Agostini. Bost euskaldun argentinar, bostak Hernanin bizi dira eta euskaraz ederki moldatzen dira. Euskal Herria beti izan dute presente etxean, baita ezagutu aurretik ere, Argentinan bizi zirela. Batzuk euskal jatorria duten arbasoak dituzte, Damian Pedrosa diktadurak kanporatu zuen. Hernaniko bizimodua, Argentinarekiko lotura, bertako ohiturak eta bizipenak izan ditugu hizketagai mahaiaren bueltan elkartu eta matea hartzen zutela.
Maritxu Buzenchi eta Alina Ivan Errumanian jaioak dira, baina bizitokia Gernika eta Mutriku dituzte. Urte dezente igaro dira Euskal Herrira iritsi zirenetik eta bikain hitz egiten dute euskaraz. Hasieratik izan zuten argi hemen bizitzekotan euskaraz behar zuela izan. Maritxu horretan laguntzaile izan dituen Galder Madariaga senarra eta Marije Zubillaga udal euskaltegiko euskara irakaslearekin gerturatu zaigu. Alina berriz, Lasarten hartu zuen familiako bi alabekin etorri da, Leire eta Irati Izquierdorekin. Orduan haurrak ziren bi ahizpak izan zituen, lehen euskara irakasle.
Omar Diop eta Boubacar Diouf, Euskal Herrian bizi diren bi gazte senegaldar dira, biak Bizkaian bizi dira. Omar haurra zela iritsi zen Berriatuara, aita bizi zen herrira eta egun Suitzara joana da ikastera. Boubacar sukaldaria da, langabezian zelako Senegaldik atera eta Euskal Herrian ikasketak egin bitartean kale saltzaile aritu bazen ere. Biak iritsi ziren bisa batekin, ez zuten patera batean bizia jokoan jarri beharrik izan Euskal Herrira iristeko eta badute Senegalera familia ikustera itzultzeko ohitura. Bakoitzaren bizipenak eta Senegali buruzkoak bildu ditugu.
Luis Rodrigo Mexikoko hiriburuan jaioa da, Arrate Murua berriz Gerreron. Lehena Euskal Herrira bikotea euskalduna izateak ekarri zuen, Arratek aita du bertakoa, eta familia osoak egin zuen Euskal Herrira, ama egun Mexikon bizi bada ere. Luis Hernanin bizi da, Arrate Tolosan. Biekin beraien Mexikoko eta Euskal Herriko bizimoduaz mintzatu gara.