Iepakaixou ia denoi! Aurreko astean ezin izan genuen denboraldia behar bezala amaitu eta gaur, utzailaren 5ean eman diogu amaiera. Eta hortarako Aske antolakude anti-errepresiboko bi kiderekin solasaldia izan dugu. Larrun iparraldetik eta Julen Hegoaldetik, bakoitzak tokiko errealitatea aztertuz baina sasi-mugak gaindituz argazki orokorrago bat ateratzen saiatu gara. Entzun ezazue!
Lagun Izoztuak oporrak hartu baditu ere ZarataZarautz saioak aurrera darrai. Hirukotearen eskura agenda, nobedadeak eta beste hainbat kontu eduki dituzue. Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Iepakaixou ia denoi! Gaur, ekainak 21, eduki esklusibo berri bat eskeini dugu gure uhin askeetan. Pasa den ostiralean zarauzko Modelo aretoan Sol Band musika talde palestinarrak hitzaldi-kontzertua eskeini zuen eta gure grabagailua bertan izan zen. Abestien artean Gazako zerrendaren egoera azaltzen dute, beraien egunerokoa nola aldatu den azken genozidioaren ondoren eta zein egoera zailean dauden musikari palestinarrak ere. Amaierarako sorpresatxo bat ere gorde zuten. Entzun ezazue!
Denboraldiko azken Arraio Sessions tartean, Estatu Batuetatik biran etorri ziren Tower Of One taldearen zuzenekoa edukiko dugu entzungai.
Kaixo entzule maite! Ekaina erdira iristearekin batera iritsi da denboraldiko azken saioa egiteko unea. Saio honetan Xabi Aramberri, Gipuzkoako txirrindularitza egokituko erlojupeko txapelduna i,an dugu lehendabizi. Ondoren Pablo Gurrutxaga, Amia del Hoyo eta Manex Arruti triatloilariak izaan digutu eta amaitzeko, gure Ane Muruamendiaraz etorri zaigu kirola eta turismoaz hausnartzera. Ondo bidean, iraila amaieran itzuliko gara, gozatu udaz!!
Astearte honetako irratsaioan Kamorrah taldeko Aitzol etorri zaigu gurera. 12 hatzbeteko bat kaleratu dute aurten eta berau aurkezten ibili zaigu. Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Iepakaixou ia denoi! Gaur, ekainak 14, atzo bertan Iruñean burutu zen euskaltzaleon martxaren kronika ekarri dugu gure gela arroxera. Kazetari lanak egiten aritu ginen Kontseiluaren mobilizazioan, grabagailua eskuan, bertan bizitzen ari zena zuengana ekartzeko asmoarekin. Beste behin, eduki esklusiboak FMko 99.3an, inon topatuko ez duzuna eskeintzen baitu Arraio irratiak. Entzun ezazue!
Seigarrengo kapitulu hontan UDARA izangoa gai printzipala. Baño ezindet udarataz hitzein nere munduko pertsona favvvvv gabe: IRAZKI. Dupla komiko bat gea. Ezteu ezer preparatu baño gauza askon inguruan hitzeitedeu kapituluan zehar. Ta adi eon, MEZU OSO IMPORTANTIAK daude! Espero zuen gustokua izatia, Muakkkkkkk
Aste honetako Arraio Sessions tartean Distopian Omen Salamankako Death ametal taldea entzuteko aukera edukiko duzue. Hiruputzu Gaztetxean jardun zuten ZarataZarautz kolektiboak antolaturiko jaialdian.
Aste honetako ZarataZarautz saioa obituario batekin hasi gara. Kangaroo Records-eko lemazainak agur esan digu berriki, Henk Smit handia. Honez gain, nobedade batzuk entzun ditugu eta Getariako Gaztetxeari tarte bat ere efin diogu, 23 urteren ostean agur esango digu eta, Gaztetxe berri bati lekua egiteko. Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.
Bikote paregabea etorri zaigu gaurkoan gela arroxera!! Surzaleak, artistak, leku harriskutsutan ibilitakoak… EZ GALDU!!!
Iepakaixou ia denoi! Gaurkoan bai, gaurkoan, ekainaren 7an, Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa eduki dugu. Berarekin euskal polizia izan dugu aztergai, sorreratik gaur arte. Azken asteetako gertakariek, beste behin ere, “zipaioen” “lana” ezbaian jarri dute. Hari-mutur ugari aireratu ditugu eta konplexutasun asko duen afera bat izan arren ideia edo pista batzuk bota ditugu zuen inguruetan eztabaidarekin jarraitzeko. Entzun ezazue!
Aste honetako Arraio Sessions tartean, Parentesis 536 taldeak Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua edukiko duzue entzungai.
gure irratsaioaren 20. urteurren festak aje dezente utzi ditugu, baina hala ere saio bikain bat egiteko aukera izan dugu. Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Kaixo entzule! Ekaineko lehenengo saio honetan gizonezkoen eskubaloi eta saskibaloiko kideak izango dira gela arroxean. Saskibaloikoen igoera fasea eta eskubaloikoen igoeraz arituko gara protagonistekin. Hau guztia, gaur, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!
Kaixo entzule maiteok, azken sayua berezia izan da, Ian eta Martinakin batea kolaboraziyo mamarratxo bat in deu eta. Biak Arraiokide berrienak eta gazteenak dia, baita mamarratxuak ere, gu bezala. Beraz, ez genun aukera galduko, ezta? Ianek bere programari buruz hitz egin digu, Marmarrian Podcastari buruz. Ezagutzen? Ba eduki sortzaile famosisimua da, e? Bestalde, Arraion nolatan amaitu dun azaltzeaz gain, harremanen inguruan ere jardun du. Martinak ere Olaia eta Maialenekin batea sortu duten Bashoaz irratsayuai buruz hitzeitiaz gain, aniztasun funtzionala dutenen lan-baldintza kaxkarrak salat
Berandu baina seguru!!! Elizatik hasi eta Txanelatik pasata hemen datoz gure bi gonbidatu paregabeak!! EZ GALDU!!!
Iepakaixou ia denoi! Gaur, maiatzak 31, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin hitzartuak ginen hilabetean behin egiten dugun kolaborazioarentzat, baina ezinezkoa izan da. Deika aritu gara baina ez digu telefonorik hartu eta inprobisatu beharrean aurkitu gara. Iñakirekin euskal poliziaren azken erasoak aztertu behar genituen eta horren ordez duela bi urte emititu genuen liburu aurkezpen bat eskeini dugu. Hain zuzen ere, Bergarako Txapa irratiak antolaturik Ahoztar Zelaiaetaren “La ertzantza que viene” liburu aurkezpena emititu dugu. Barkamenak gure entzuleei eta lasai, datorren aste
Bosgarren kapitulu hontan herriko ta inguruko festataz hitzeingoet azkenportuko komisiyuan daon parrandera batei: Amaia Ibarreta Loidi. Tiktokian modan daon trend bat ingo deu saio hontan. Bakoitzak, bere etxian dazkan txosnetako baso denak erakutsikoitu eta kotilleatzen ibiliko gea. Espero zuen gustokua izatia, Muakkkkkkk
Maiatzeko Arraio Sessions tardearekin amaitzeko, Putzuzulo Gaztetxe zaharrean azken zarata gauean jo zuen talde batekin joango gara, Donostialdeko Comic Sans taldeareki alegia. .
Aste honetako ZarataZarautz saioan, gure irratsaioaren 20. urteurrena dela eta antolatu ditugun kontzertuen errepasoa egin dugu. Duela 20 urte jartzen genituen kantu batzuk ere jarri ditugu eta nobedade batzuk entzuteko aukera ere izan da. Irratsaioa podcastean duzue.Playlista HEMEN.
Astebeteko atsedenaren ondoren hemen gara bueltan!! Beroa ere etorri zaigu gaurkoan… AzkenPortutik zuzenean!1 EZ GALDU!!!
Iepakaixou ia denoi! Gaur, maiatzak 24, Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu, beti bezala liburu bat besapean zuela. Ondoren 80. hamarkadako Arraio irratiko grabaketa bat eskeini dugu primizian. Hain zuzen ere, 1985. urtean eginiko elkarrizketa bat, diktadorearen heriotzatik 10 urtera eta Santi Brouarden erahilketatik urte betera. Entzun ezazue!
Arraio Sessions maiatzeko tartearekin jarraituz eta aste honetan Arraio irratiak 20 urte bete dituela ospatuz, kontzertu gogoangarri bat entzungo dugu. Harribitxi bat balitz bezala gordeta daukagu El Corazon Del Sapo taldeak Putzuzulon eman zuen kontzertu gogoangarria. Baina ostegunean 21:00etatik aurrera entzuteko aukera edukiko duzue osorik.
Kaixo entzule maite! zer moduz? Gaurkoan 20 urte bete dira Arraio irratian berriz ere FMko uhinak astintzeari ekin zionetik. 1985ean hasitako abentura harri jarraipen berri bat ematen gabiltza geroztik. Egun borobil hau ospatzeko zer hobea playerotako finalistekin mahai inguru bat egitea baino? Pasa den larunbateko partidak gogoratuko ditugu beraiekin 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!